Bolívarko Nafarroako Etxeak 70 urte beteko ditu 2024ko urtarrilaren 31ean. Efemeridea gogoan, meza bat antolatu du GAUR 20:00etan San Karlos Borromeo parrokian, eta bertan hirurogeita hamar urte hauek eskertu eta komunitatean hildakoak gogoratuko dira.
Baina 70. urteurreneko ospakizun nagusiak datorren larunbatean, urtarrilaren 3an, egingo dira, gauez afari handi batekin, lehenago, arratsaldean, funtzio bat eginez hiriko Coliseo Español Antzokian partaide direla Nafar Etxe bertako Raíces Navarras abesbatza eta erakundeko dantzariak, eta gonbidatuta bertaratuko direla Rosario eta Buenos Aireseko nafar etxeetako dantzariak ere.
Horrekin batera, Teatro Coliseoko hall eta erakusketa aretoa, argazki eta irudien erakusgarri izango dira, elkartearen sorreratik, 1954ko urtarrilaren 31an, gaurdainoko errepasoa eginez. Antzokiko ateak 19:30ean irekiko dira erakusketarako, eta ikuskizuna, berriz, 20:00etan hasiko da, ordubete inguru iraungo duela.
Txartelak salgai
Afariko partaide izango da Fernando García Casas Espainiako Kontsul Nagusia dena Buenos Airesen,, baita Walter D'Aloia Kontsulordea eta udal agintariak ere. Menua ospakizun berezi honen altuerakoa izango da, eta azkenean topa ere egingo da. Dantza ikuskizuna eta DJa ere izango ditu. Txartelak salgai daude 15.000 $ bazkideentzat eta 16.500 $ bazkide ez direnentzat. Eros daitezke astearte eta ostiralez 10:00etatik 12:00etara egoitzan, 02314 - 15500809 telefonora deituta eta baita erakundearen sare sozialen bidez ere.
Zorionak!