euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

NABOren Neguko Bilera eta "Basque Dinner & Dance" festa, Utahko Euskal Etxea eratzaile

2025/02/01

Non: Salt Lake City, Utah, AEB

Otsailaren 1ean, larunbata, goizeko 8etatik aurrera NABO Ipar Amerikako Euskal Etxeen Federazioak bere Neguko Osoko Bilkura egingo du, Salt Lake City bertako Utahko Euskal Etxea antolatzaile duen "Basque Dinner & Dance" euskal festarekin batera. Hainbat gai garrantzitsu jorratuko dira, besteak beste NABOko orain arteko idazkari Kate Caminok lekukoa pasatuko dio Teresa Fox idazkari berriari (delegatuek hala onartu ondoren, bistan da), Euskara Koordinatzailea hautatuko da aurkeztutako hautagaien artean, Estatu Batuetako II. Mundu Gerrako Euskal Beteranoen Oroitarriaren proiektua ematen ari den pauso berriak azalduko dira, "Al Erquiaga Bizi Emankorra" 2025 sarirako hautagaiak aurkeztu eta bozketa egingo da eta abar.

Bazkalostean, eta oraindik arratsaldeko orduetan Utahko komunitateari begira antolatutako "Basque Dinner & Dance"ko programari ekingo zaio, besteak beste EEko sukaldari ospetsuek afaria prestatuko dutelarik, bertako Utah'ko Triskalariak-eko dantzariak euren ikuskizuna eskainiko dutela, enkanteak egingo dira, eta beste hainbat ekimen garatuko, beti ere etekinak Utahko Euskal Etxearen alde. Eguna bukatzeko, dantzaldi edo erromeria, Nevadako Elkotik propio etorritako Mercedes Mendive akordoilariaren doinuen erritmopean. Egun biribila.



« Otsaila 2025 »
 
 
 
 
 
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia