Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen (RSBAP) Madrilgo ordezkaritzaak gonbitea luzatu du irailaren 14an, osteguna, Madrilgo Jantziaren Museoan Cristobal Balenciaga diseinatzaile eta jostun euskaldunari 'Balenciaga eta musika' izenpean egingo zaion musika omenaldian parte hartzera, Maria Mendizabalek (ahotsa) eta Maria Jose Barandiaranek (pianos) eskainiko duten kontzertuan artista eta sortzaile getariarrak bere garaiko zenbait konpositorerekin izandako harremana islatuko dela, hala nola Maurice Ravel konpositore ziburutarrarekin. Sarrera doakoa, eserlekuak agortu arte.