Larunbat honetan, irailaren 7an, Madrilgo Euskal Etxeak Euskal Diasporaren Eguna ospatuko du, egitarau berezi batekin: 12:00etan, Etxeko Dantza eta Txistu Taldeek eta Orfeoiak "Axuri Beltza" interpretatuko dute; 12:30etan, Roman Zurutuza Euskal Etxeko lehendakariaren ongietorria; amaieran, aperitifa Egongelan.