Malenkonia proiektuari 2002an ekin zioten Aritz, Rober eta Iñakik. Hirurok ere, aurretik musika munduan beste talde batzuetan arituak, ordura-arteko musika gogorragoa alde batera utzi eta doinu lasaiagoen irrika hura Malenkonia proiektuan gauzatzea erabaki zuten, honenbestez doinu malenkoniatsuei atea irekiz. Hainbat kontzertu jo ondoren 2005ean Danbaka lehiaketan sailkatzea lortu zuten, finalera iristeraino. Jarraian beste hainbat kontzertu etorri ziren, azkena 2007ko San Ferminetan izan zelarik. Kontzertu honen ondoren geldialdi bat egitea erabaki zuten, disko berriaren konposaketa eta grabazioan buru-belarri murgiltzeko. Diskoa 2009ko irailean aurkeztu ondoren kontzertuak eskaintzen hasi ziren etengabe, oraindik ere kontzertu biran murgilduta daudelarik.
Gaurko kontzertua Convent de Sant Agustí-n izango da arratsaldeko 20:00etan hasita. Sarrera doakoa da.