Ostiral honetan, BEOk (Basque Educational Organization) antolatutako euskal zine zikloan “Maixabel” filma proiektatuko dute. Larraitz Ariznabarretak pelikula aurkeztuko du eta ondorengo solasaldia moderatuko du.
Hitzordua arratsaldeko 7.30etan da, Gure Euskal Etxea-Basque Cultural Centerren. Sarrera librea eta doakoa, baina izena aurretik behar da eman.