Martxoaren 28an, Emakumearen Nazioarteko Egunaren hilabetean, Montevideoko Haize Hegoa euskal etxeak hitzaldia (presentziala zein birtuala) antolatu du, 19:30etan. Maite Bengoa euskal sorginei buruz arituko da. Hitzaldiaren bukaeran, bertaratutakoei eta interesa dutenei gonbidapena egingo zaie emakumeen batzorde berri bateko kide izan daitezen. Brindisa topaketari amaiera emateko. Online segitzeko, eskatu pasahitza emailez (haizehegoa@netgate.com.uy) edo +598 98 651 652 zenbakian.