Urriaren 28an, larunbata, Madrilgo Euskal Etxeko Athletic-en Lagunarteak bere 25. urteurreneko festa egingo du Euskal Etxean bertan.
12:00etatik aurrera izango da. Harrera ekitaldi bat izango da, Etxeko dantzariak eta abesbatza lagun. Hitzaldi aretoan enbait pertsonek hitza hartuko dute eta ondoren zintzur bustitze eta mokadu jatea egingo da egongelan.
Madrilgo Euskal Etxeko Bilboko Athleticen Lagunartearen txapela. Zorionak!