Abenduaren 3an, igandea, 12:30etan, Madrilgo Euskal Etxeko abesbatzaren kontzertua, soka laukotea eta bakarlariak lagun, La Granja de San Ildefonson, Segovian, bertako Canonigos Kulturetxeko antzokian, Esteban Urzelai maisua zuzendari.
Vivaldiren Gloria kantatuko dute eta gabon kanta hautatuak. Euskal Etxeko bazkideek sarrera izenpekoak jaso ditzakete Etxeko Idazkaritzan azaroaren 29a baino lehen. Kopuru mugatua dago. Bestela, sarrerak antzokiko lehiatilan bertan eros daitezke, 5 eurona.