Mar del Platako Euskal Etxeak hainbat ekitaldi antolatu ditu hilabete honetan Aberri Eguna eta Gernikako bonbardaketaren urteurrena direla eta. Gaur, apirilaren 23an, 'Los niños de Rusia' dokumentala izango da ikusgai, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Dokumental honetan 1936ko gudatik ihesi Euskal Herritik Errusiara eraman behar izan zituzten haurren esperientzia jasotzen da.