Paranáko Urrundik Euskal Elkarteak Gernikako bonbardaketaren urteurrena gogoan izan nhai du eta ostiralean, apirilak 26, "Los hijos de Gernika" dokumentala emango du bere egoitzan. Federico Borrás abokatuak, Urrundikeko presidente ohiak eta Presencia vasca irratsaioko esatariak, aurkeztuko du emanaldia, gertakari historikoaren testuingurua azalduz.
Emanaldia 20:30ean izango da, Paranáko España kaleko 430.ean. Sarrera doan da.