Ostiral honetan, Galtzaundi Euskara Taldeak Literatura emanaldi musikatua antolatu du. Joxe Mari Iturralde eta Joseba Sarrionandia izango dira arlo literarioaz arduratuko direnak (poesia errezitaldia eta solasaldia egingo dute) eta Iñar Sastre eta Anne Etchegoyen izango dira arlo musikalaz arduratuko direnak. Yurre Ugarte kazetari eta idazlea izango da saioa gidatzearen arduraduna. Arratsaldeko 7etan, Topic aretoan.