Larunbat honetan, abuztuaren 24an, 18:00etan, Askatasunaren Bidea elkarteak "Liburuak entzuten" jardunaldiaren saio berri bat antolatu du. María Inés Mogaburu doktore eta literaturzalearen ahotsean Kirmen Uribe, Joseba Sarrionaindia eta Eider Rodriguezen hiru ipuin entzungo dira. Domingo F. Sarmiento Liburutegian (Sarmiento kaleko 1305 zenbakian), sarrera doan.