Larunbat honetan, azaroaren 23an, 18:00etan, San Miguelgo Askatasunaren Bidea euskal elkarteak "Liburuak entzuten" jardunaldiaren aurtengo azken saioa iragarri du. María Inés Mogaburu doktore eta literaturzalearen ahotsean Kirmen Uriberen testuak entzungo dira. Domingo F. Sarmiento Liburutegian (Sarmiento kaleko 1305 zenbakian), sarrera doan.