Maiatzaren 7an, Buenos Airesko Liburu Azokaren baitan Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak ekitaldi batera gonbidatzen du "Domingo Faustino Sarmiento" aretoan 19:00etan, euskara mintzagai, bere jatorria, ezaugarriak, egungo hiztunak, Euskaltzaindia eta abar, aldi berean Fundazioak 2023an atera dituen lau argitalpenak ere aurkeztuz.
Bertaratu nahi dutenek sarrera Fundazioaren egoitzan eurengana dezakete, astelehenetik ostiralera, 12etatik 18etara, helbidea Diagonal Norte Roque Sáenz Peña 846.