Urtarrilaren 30ean, asteartea, Urkullu lehendakariak harrera-ekitaldi bat partekatuko du 19:00etan Bruselan Europar Batasunaren aurreko Euskadiko Ordezkaritzaren egoitzan, bertako Euskal Etxeko kideekin eta Belgikako euskal gizataldearekin, eta RLEG ekimeneko bazkideekin, bertaratutakoen aurrean hitz batzuk eginez, Bruselara egiten ari den bidaia ofizialaren baitan. Bidaia bezperan, urtarrilaren 29an hasiko du Urkulluk Eusko Jaurlaritzako delegazio batekin, Marian Elorza buru duen Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanetarako idazkaritza Nagusiko ekipoa lagun.