Maiatzaren 11an, 19:30etan, Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxeak, EEaren "Elkarrizketa zikloa"ren saio berri bati ekingo dio, ohi bezala "Cuartal IV- Paraje La Florentina. Laprida herriaren historia, jendea, aktibitateak" azpititulupean. Monica Azpiazuk eskualdeko bilduma historikoa eginik Cesar Corriente elkarrizketatuko du. Corriente duela 40 urte bizi da bertan, eta "Boliche La Cautiva"ren jabea da.
Tabernan salgai: pintxoak, piperrada txorizoekin, eta gehiago. Sarrera libre eta doakoa.