Aste hau mortzillak egiteko astea da Boiseko euskal etxe eta komunitatean, izan ere aste osoan zehar gaurtik aurrera bolondres talde bat egunero bilduko da, urtero bezala, kutixi hau pausoka prestatzen joateko, Bizkaiko estilo tradizionalean, ostiralean hutsean gorde eta larunbatean Euskal Etxean gauzatuko den hileko afarian, azarokoan, Mortzilla Afaria deitzen duen hitzordu arrakastatsuan zerbitzaru eta saltzeko.
Bolondresak astearte honetan bilduko dira Fiddlers Green Farms (14440 Broken Horn Rd, Boise, ID 83714) geraleku dutela, Broken Horn-eko izkinan, baina sarrera W. Echanove Drive-tik. Ondoren asteazkean, ostegunean eta ostiralean Euskal Etxean, lana azaroaren 1ean bukatzeko, prest mortzilla larunbateko Euskal Etxeko dastaketarako. Euskal tradizioak segitzen du, Boisen, Estatu Batuetako beste zenbait lekutan bezala.
Ikus eta entzun prozesu osoa Boiseko Euskal Museoak, Euzkaldunak-ek, Udalak eta Boiseko Arte eta Historia Departamentua lankide bildu bezala.
Boisen 'mortzillak' egiten (argazkia Boise Hiriko Arte eta Historia Departamentua)