Igande honetan, martxoak 24, 19:00etan, Ronco kaleko 675. zenbakian duen egoitzan eta Egiaren eta Justiziaren Oroimen Egunaren harira, "Gure Txokoa" Azulgo Eiskal Zentroak "LA TRINCHERA INFINITA" (2019 ) filma emango du berriro. Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi ditu zuzendari eta Belén Cuesta eta Antonio de la Torre protagonista nagusi. Filma Espainiar Bigarren Errepublikan Malagako Mijas herriko alkate zen Manuel Cortés-en istorioan inspiratuta dago, hogeita hamar urtez ezkutuan bizi izan zen gizona. Espainiako Gerra Zibileko 'satorrak' deituriko bat gehiago, frankismoaren errepresioaren beldurrez giltzapetuta. Sarrera doan.