Renato García Egusquizak deia egin du Kubako Euskal Etxetik, Asociación Vasco-Navarra de Beneficiencia de la Habana delakotik, azaroaren 22an, ostirala, 18etan, partaide izatera deituz. "Euskal Etxean Bortizkeria Matxistaren Aurkako Eguneko deietan parte hartuko dugu Musikaren Etxean Habana Erdigunean, guztia "Un tiempo con mi gente" proiektuak koordinatuta. Zain izango gaituzue, momentu goxoa pasa dezagun hain data esanguratsuan", dio euskal elkarte habanatarraren oharrak.