Resistencia, Argentina. Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak abian duen Euskal Zine Zikloari jarraipena emanez, ostegunean, 21:00etan, 'El Bombardeo Gernika-The Story' filmea eskainiko da Pellegrini 213 kalean. Ekitaldiak Kultur Idazkariordetzaren laguntza jaso du. Alberto Rojoren lanak, besteak beste, Gernikako bonbardaketaren inguruko datu hauek ematen ditu: bizirik gelditutako testigantzak, argazki eta filme artxiboen ikerkuntza eta argazkiak kolorean. Sarrera doanekoa da.