Martxoaren 16an, larunbata, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara elkarrekin Korrika 23 ospatzeko gonbidapena luzatu dute New Yorkeko Euzko Etxeak eta Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak, euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzea helburu duen ekimen honekin bat eginez.
Eta abisatzen dute: Ez zaitzala sasoian egoteak kezkatu, ekintza honek ez baitu inoren iraupen-maila neurtzeko asmorik, elkarrekin ongi pasa eta New York hirian euskara ospatzea baita helburua!
- Eguna: Martxoaren 16a, larunbata
- Ordua: 12:00-2:00 pm
- Elkargunea: Bartel-Pritchard Square, Prospect Park Southwest, Brooklyn, NY 11215
- Ibilbidea: