Korrikaren 23. edizioa antolatu dute Santiagoko Euzko Etxeak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzak, 9:00etan hasita. Txileko Santiagon martxoaren 23an, larunbatez, izango da ekimena, goizeko 9:00etatik aurrera. Ibilbidea, honakoa: Andrés Bello etorbideak Sueciarekin bat egiten duen lekutik abiatuta, Providenciatik, Santiagoko euskal etxeraino, bertan amaitzeko, alegia, Vicuña Mackenna 547 zenbakian.(ikus beherago eguneko egitarau osoa).
Doako jarduera. Segidako bazkarian parte hartu nahi izan ezkero, txartelak, 8.000 peso. Xehetasun gehiago hemen.