Azaroaren 23an, larunbata, "Sonoridades del Romanticismo" deitu kontzertua emango du 19:30ean hiriko Eusketxeren (Eusko Kultur Etxea-Casa de la Cultura Vasca) egoitzan Ganbera Musika Taldeak, honakoak partaide:
- Rosana Risé, sopranoa
- Silvia Lanzón, adarra
- María Acevedo, pianoa
- Celeste Wiede, klarinetea (gonbidatu berezia)
Taldeak 2018an hasi zuen bere ibilbidea eta oraingoan eskainiko duten kontzertuan “Arrorró del niño negro” pieza estreinatuko du, Javier Sotelok sortua José Guillermo Huertasen poema baten oinarrian, taldeari propio eskainia. Euskal Komunitateari gorazarre, euskal haur kantu tradizional eskainiko dute, ”Aurtxoa Seaskan”, Gabriel Olaizola moldataile. Ikus beherago programa osoa.
Eusketxen larunbat honetan kontzertua emango duen laukoteko hiru lehenengo kideak
PROGRAMA
Lehenengo zatia
Kantua, adarra eta pianoa
Richard Strauss Alphorn (Cuerno alpino) Op.15
Richard Strauss Morgen (La mañana) Op. 27 N° 4
Kantua eta pianoa
Gustav Mahler Erinnerung (Evocación)
Richard Strauss Ruhe meine Seele (Cálmate, alma mía) Op. 27 N°1
Kantua, adarra eta pianoa
Franz Schubert Auf dem Strom (En la corriente) Op 119.
ATSEDENA
Bigarren zatia
Kantua eta pianoa
Richard Strauss Die Nacht (La noche) Op. 10 N° 3
Adarra eta pianoa
Reinhold Gliere Romance Op. 35 N°6
Kantua eta pianoa
Arvo Pärt Vater unser (Padre nuestro)
Kantua, adarra eta pianoa
Gabriel de Olaizola Aurtxoa seaskan (Canción de cuna vasca)
Kantua, adarra, klarinetea eta pianoa
Javier Sotelo Arrorró del niño negro (Estreno)