Aintzane Erkizia Martikorena arte historialariak sinposio bat programatu du Etxepare Euskal Institutuak antolatutako Vlaanderen-Baskenland 2023-2024 #Flenbasque ekimenaren barruan, Euskal Herriaren eta Flandriaren arteko lotura kulturala berrestea helburu. Artearen munduko adituak eta historialariak bilduko ditu Flandria eta Euskal Herriaren artean egon diren truke historikoak aztertzeko. Urriaren 17an, osteguna, eta 18an, ostirala, M-Museoan. Ikus bi egunetako programazioa hemen; izen ematea esteka honetan.