Urriaren 27an, igandea, Chino Basque Clubek hileroko ohiko bazkaria egingo du Euskal Etxearen egoitzan. Bazkalostean hizlari izango dira Kirmen Uribe euskal idazlea eta Chinoko poliziaburu Kevin Jensen. Egun Etxeorratzen Hirian bizi den Uribe ondarroarra bere 'New York-New York-Bilbao' liburuaz mintzatuko da, oroit dezagun dagoeneko 14 hizkuntzatan argitaratu den liburua dela.
Txartelen prezioak: helduek 25 dolar; umeek 10 dolar. Informazio gehiago hemen.