Gaur asteartea, urriaren 31an 20:30etan, Buenos Airesko Jockey Club-en Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioaren Urteroko Afaria, eta errekonozimentua Mikel Ezkerro, Susana Damborenea eta Laurencio Adot-i.
Fundaziotik adierazi dutenez, lehenik zintzur bustitzea egingo da Jockey Clubeko harrera-aretoetan eta ondoren afario aretoan sartuko dira. Afaldu bitartean errekonozimendua eskainiko zaie euskal argentinar komunitateko hiru pertsonari, esan nahi baita Mikel Ezkerro historialariari, Susana E. Damborenea geologoari eta Laurencio Adot-i. Ekitaldian musika alorrean Juan Saraviak kantatuko du. Azkenean topa egingo da ardo apartsuaz.