Winnipeg itsasontzia Txilera iritsi zeneko 85. urteurrena dela eta, Santiagoko Euzko Etxeak, Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak Josu Chuecaren "2000 del Winnipeg. Diario de a bordo " liburuaren bigarren edizioa aurkeztuko dute. Abuztuaren 28, 19:00etan Euzko Etxeko Ramon Muguruza Aretoan. Josu Chueca egileak eta Juan Ramón Garai ikerlariak hartuko dute parte. Gonbidatzaile baita ere Txileko Eusko Abesbatza, hain zuzen ere itsas-bidaia hartanxe sortu zena eta gaur egun segitzen duena Santiagon, sortu ere On Ramon Muguruza hernaniar musikariak sortua. Ikus beheko irudian aurkezpen guztiak.