Ostegun honetan, otsailaren 23an, galiziera, euskara eta katalanezko katedrek Galeuscat ekitaldia antolatu dute, Habanako Unibertsitateko Arte eta Letren Fakultatean. Rosalia de Castroren poema irakurketa izango da eta Joseba Sarrionandia euskal idazleak “Munduari buelta eman zion ontzia” liburua aurkeztuko du. Hitzordua arratsaldeko 2etan da, fakultateko liburutegian.