Gaur, urriaren 19an, larunbata, 12:30etan Polen argitaletxeak ‘mintzaldi-bermut’ batera gonbidatzen du Jokin Urain idazlea solaskide. Urain Txomin Iturberen biografiaren idazlea da eta Fermin Munarriz kazetaria izango da ekintzaren aurkezlea. Santi Eizagirreren musika ere entzun ahal izango da. Euskal Etxean, sarrera doan.