Janus Lester, Nogen eta Zea Mays euskal taldeek kontzertuak eskainiko dituzte Basking Beat & Bite jaialdiaren laugarren edizioan. Basking-ek, Etxepare Euskal Institutuaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, abuztuaren 29an eta 31n antolatu ditu kontzertuok Helsinkin eta Tamperen. Janus Lester eta Nogen Tampereko GLiveLab aretoan arituko dira abuztuaren 29an, eta, egun berean baina Helsinkin, Zea Maysek kontzertu akustikoa eskainiko du Ravintola Emon. Hiru bandak abuztuaren 31n aurkeztuko dira elkarrekin. Informazio gehiago hemen.