Asteburu honetan Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean egingo diren Jaialdi 2024ko (Sagardo Eguna tarteko) ekitaldien barruan, gaur ostirala, otsailaren 16an, Lehendakari ohien galeria inauguratuko da Euskal Etxearen egoitzako beheko solairuan.
20:00etan inauguratuko dute "Gure Lehendakariak" izeneko argazki galería. Hamabost lehendakari ohien irudiak, lehenengotik, Domingo Lerchundi (1943 - 1945), azkenaurrekoraino, Asier Iriberri Plazaola (2016 – 2022), alegia, egun lehendakari den Gustavo Elichiribehetyren aurreko guztiak bertan geratuko dira ikusgai Euskal Etxeko sarreran. "Ekitaldira zenbait lehendakari ohi bilduko dira partaide, baita oraindik euren legatuarekin laguntzen gaituzten zendutako lehendakarien familiak ere", adierazi dio EuskalKultura.eus-i egungo lehendakari Gustavo Elichiribehetyk.