Ostiral honetan, apirilaren 12an, 18:00etan, ekitaldia antolatu du Neuquen-en bertako Baskos de la Confluencia Euskal Etxeak, 1937an Durango eta Gernikako herri eta populazio zibilaren kontra egin zituzten hegazkin erasoetan hildako biktimak gogoan.
Une latz haiek bizi izan zituztenen istorio eta testigantzak irakurriko dira.
Neuquén hiriko Deliberazio Kontseiluaren Auditoriumean (Leloir 370), sarrera doan.