Irakurketa eta errezitaldia. Igandean, martxoaren 17an, 19:00etan, Euskal Herritik etorria, Kattalin Miner euskal kazetari eta idazleak bere eleberri eta testuetan kontatzen dituenak azalduko dizkio Biblos liburudendara bertaratzen den publikoari. Ekitaldi berean lagun izango du Edén Zemnój, mila hizkuntzatan errezitatzaile dena, Kattalini bidea zabaltzen. Lagunarteko hitzordua izango da, beraz, kantuak ere izan dezake bere lekua eta hala nahi baduzu ekar dezakezu gitarra. Xehetasunak, hemen.