Gaur irailak 25, osteguna, arratsaldeko 19:30etan Dave Boling idazle estatubatuarraren "Guernica" ("Suma de Letras" argitaletxea) eleberria aurkeztuko da Madrileko Euskal Etxean (Jovellanos kalea, 3). Aurkezpena Euskal Etxeko Ekitaldi Aretoan izango da eta liburuaren egile den Dave Bolingek berak aurkeztuko du. Eleberria, Gernikako bonbardaketan (1937ko apirilaren 26an) oinarritzen da eta bere aurrekariak eta ondorioak Gernika bertako familia euskaldun baten bitartez ezagutuko ditugu. Aurkezpenean, idazlearekin batera Jon Sistiaga kazetaria egongo da.