Gernikako bonbardaketen 75. urteurren honetan, Gernika Deutsch Baskischer Kulturverein – Berlingo Euskal Etxeak erakusketa bat antolatu du gertakaria oroitzeko. “Gernikako bonbardaketa” erakusketa Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak eta Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio zentruak ekoiztua izan da eta Haus der Demokratie und Menschenrechte-n (Greifswalder Straße 4, 10405) izango da ikusgai apirilaren 26a bitarte.
Honekin batera, apirilean zehar hitzaldi eta ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte. Astearte honetan, apirilaren 3an, ''Gernikako bonbardaketa: Historiografia alemaniarra'' hitzaldia eskainiko du Ingo Niebel-ek 19:00etan hasita.
Informazio gehiago: www.euskaletxea.de