Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxeko jatetxea berritu dute: ZAZPI RESTÓ bazkideentzako eta komunitate osoarentzako proposamen gastronomiko batekin dator. Inaugurazio aurreko afari-showaren lehen ekitaldia otsailaren 14an izango da, eta erreserbak 3413740261 zenbakian egin daitezke. Menua eta nobedade guztiak Instagramen ikus daitezke Zazpirestó kontuan.