[KASU, leku aldaketa bat egon baita, orain Kapitolioan da, ez liburutegian]
Ostegun honetan, martxoaren 2an, Texaseko euskal beteranoei omenaldi egingo diete "Immigranteak Bigarren Mundu Gerran. Euskaldunak Texasen" erakusketako panelekin. Gainera, mahai ingurua antolatu dute, Austingo 'Voces' Ahozko Historia Zentroko zuzendaria den Maggie Rivas-Rodriguez doktore eta Oiarzabal doktore adituekin. Moderatzaile, Rafael Anchia hautetsia.
Hitzordua eguerdiko 12etatik aurrera, Austingo Kapitolioan:
Gela 4N.10 Texaseko Kapitolioa
1100 Congress Avenue
Austin, TX 78701
Ikusi albistea eta xehetasunak hemen.