Astearte honetan, irailaren 26a, Carlos Gabilondoren eskutik, euskal zinema zikloak aurrera jarraituko du Kongresuko Liburutegiko Euskal Kulturari buruzko VIII. Jardunaldietan. Aritz Morenoren “Colera” film laburra eta Igor Legarretaren “Ilargi guztiak” filma proiektatuko dituzte.
Arratsaldeko 6.30etan, sarrera librea eta doakoa.