Concordiako Ibaiko Izarra Euskal Etxeak gonbitea luzatzen die 4-8 urte arteko haurrei bere umeen dantza taldera bil daitezen. Gaur asteartea maiatzaren 9a entsegua, baita aurrerantzean astearte guztietan ere. Euskal Etxearen egoitzan, Mitre 488, 18etatik 19etara.