Trelew-ko Haraneko Euskal Etxearen oharra:
Aberri Eguna 2025 – Ahazten ez duen Herri baten taupada
1932tik hona, Pazko igande bakoitzero, Euskal Herriak Aberri Eguna ospatzen du, gure nazio kontzientziaren eta Euskal Herriarekiko maitasun sakonaren iratzartzearen adirazgarri,. Euskadi euskaldun guztien aberria da eta datorren igandean, apirilaren 20an, taupada hori gure Haranean ere gotor entzutea nahi dugu. Horregatik, Haraneko Euskal Etxetik gonbidapena luzatzen diegu guztiei euren leiho eta balkoietan edo euren etxeetako leku ageriren batean ikurrina koka dezaten. Agerrarazi ditzagun gure harrotasuna eta gure erroak!
Ikurrinik ez duzula? Larunbat honetan 17etatik 19ra Euskal Etxean izango gaituzu, elkarrekin margo dezagun bat. Edo, nahiago baduzu, zatoz eta eraman dagoeneko prestatu ditugunetako bat. Baieztatu etorriko zarela 2804515049 Whatsappean.
Ikurrina kokatzen baduzu, bidali mesedez argazki bat Whatsapp berera. Geure bihotzetako zuri-gorri-berdea sareetara zabaldu nagi dugu!
Gora Euskal Herria!
Gora Haraneko Euskal Etxea!