Hiriko Gure Txoko Euskal Etxeak bat egingo du José Zorrilla dramaturgoa jaio zeneko 207. urteurrena ospatzeko bere sorterria den Valladoliden antolatutako ekitaldiekin. Eta, izan ere, ostiralean, otsailaren 16an, 19:00etan, hitzaldi bat antolatu du Casa Revillan urteurreneko programako parte, "Sebastián Iradier: Si a tu ventana llega una paloma..." izenpean José Andrés Álvaro Ocáriz-ek emana, aurkezle lana Ángel González Casadok eginik. Ekitaldi berean, Zorrillaren zenbait obra musikatu zituen Iradier maisu arabarraren obrak kantatuko ditu Euskal Etxeko Gure Txoko abesbatzak, hala nola ";El Molino", Zorrillaren izen bereko poeman oinarrituta. Sarrera doan, eserlekuak bete arte.