Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioa antolatzaile, apirilaren 9an, asteartea, 18:30etan, hitzaldia egingo da elkartearen egoitzan Mar del Plata sortu zuteneko 150. urteurrenaren karietara, hiriaren historiaren eta euskaldunen arteko harremanaz, euskaldunen presentzia eta loturak hirian azterturik. 20:00etan, zintzur bustitzea egingo da eta, 21:00etan, hala nahi dutenek Iparraldeko Euskal Etxearen jatetxean afalduz bukatu ahal izango dute eguna. Fundazioak gonbite berezia egiten die Peralta Ramos familiarekin konektatukoei.