Urtarrilak 17an, asteazkena, 18:30etan, Bordaleko Euskal Etxek François Bordesen hitzaldi bat aterpetuko du, Taula euskara ikasleen elkarteak antolatuta, euskal sorginei buruz. Gutxi edo batere eta desitxuratuta ezagutzen den pasarte historikoa da, sarritan folklorizatua ere iristen zaiguna. Aipagai ere ustezko sorgin edo atxilotutako pertsona hauek errudundu eta inkriminatzeko eta eurak kondenatzeko «sorgin ehiztariek» erabiltzen zituzten deabrutze teknikak aztertuta. Saioak, gainera, sorginaren figuraz gaur egungo egitenm den erabilera eta ustiapenari buruzko begirada kritikoa eskainiko du, merkataritza eta folklorismoari dagokienez.