Abuztuaren 21ean, asteazkena, 18:30etan, hitzaldia emango du 'Euskal Abizenak' izenburupean Jorge Beramendik Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioaren egoitzan (Roque Sáenz Peña 846, lehen solairua, Obeliskotik ehun metrora, aparkalekua Perón eta Suipacha-n; bestela metroz edo autobusez Nueve de Julio hiribideraino). Ondoren, 20etan, tragu bat partekatuko da; eta 21etan, hala nahi dutenek, afaria Iparraldeko Euskal Etxea-Centro Vasco Francés-eko jatetxean.