Euskararen Egunari lotutako programako bigarren hitzaldia eskainiko du Dylan Inglis ingeles euskaldunak, kasu honetan abenduaren 10ean, 16:00etan, Freie Universität Berlin-en (Raum KL 29/239, Habelschwerdter Allee 45, Berlin). Ingelesez izango da, honako izenburuz: "Linguistic relic or recent invention? Experience and debate around Basque dialect and standard". Bertan hizpide "euskararen aldaerak, estandarizazioa eta horiei loturiko auzi sozialak landuz". Lankide dira: Berlingo Euskal Etxea, Freie Universität Berlin eta Etxepare Euskal Institutua.