Kirmen Uribe idazleak hitzaldia emango du urriaren 29an, asteartea,16:00etan. Kaliforniako Los Angeleseko Unibertsitateko (UCLA) Gaztelania eta Portugesa Saila antolatzaile, "Handitik Txikira, Txikitik Haundira: euskal idazle baten sorkuntza prozesua" izenburupean, Unibertsitateko Lydeen Liburutegian (345 Portola Plaza, 4302 Rolfe Hall, Los Ángeles, CA).
Idazle ondarroarrak Bilbao-New York-Bilbao eleberriaren ingeleserako itzulpenaren gaia jorratuko du, baita "Elkarrekin Esnatzeko Ordua" (2016) bezalako euskarazko nobela baten zinemarako moldaketa ere. Azken hau Asier Altuna zuzendaria "Karmele" titulupean ari da grabatzen egun.