Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak San Sebastian eguna ospatuko du urtero bezala, aurten urtarrilaren 18an, larunbata, elkartearen egoitzan bilduz eta elkarrekin afalduz.
Menua, gulak, azpizuna piperrekin eta postrea.
Afaldu ondoren elkarteko bazkideetako batek, Iker Aramayok, aginte makila hartu eta danbora nagusi lana egingo du, aurretik egindako entsegu edo errepiketako lana agerian utziz, helduak zein gazteak partaide.