Abenduetan egin ohi duenez, Viña del Mar - Valparaisoko Eusko Etxeak gonbitea luzatu du, Viña del Marreko Udala lankide hileko 3, 10 eta 17an asteartez eskainiko dituen zinema saioetara, 16etan Aldo Aretoan, Rioja Jauregian (Quillota 214, Viña del Mar).
Zikloan honako hiru izenburuak emango dira: 'Bizkarsoro' (abenduaren 3an), 'El Vasco' (10ean) eta 'Cinco lobitos' (17an).
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, filmak Etxepare Euskal Institutuko irakurle Ander Ezeiza izango du aurkezle. Txileko Euskadiren Ordezkaritza partaide.