Uztailaren 20an, larunbata, Renoko Urteroko Euskal Piknik festa, hiriko Zazpiak Bat Euskal Etxearen eskutik, McKinley Arts and Culture Center-en (925 Riverside Dr, Reno, NV 89503). Goizeko 10etan euskal meza aita Antton Egigurenekin eta ondoren bazkaria eta egun osoko egitaraua musika, euskal dantzariekin (Fresno eta Reno bertako dantza taldeekin), kirolak, lehiaketak, haur jolasak eta abarrekin. Gauean dantzaldia Jean Flesher buru duen Amerikanuak bandarekin The Fe euskal ostatuan..